Goi-mailako kualifikazioa duten gazteak Bizkaiko
enpresa estrategikoetan sar daitezen lortzeko iragarkia.

Proiektuaren deskribapena

Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioarekin batera, kualifikazio handiko gazteak erakarri nahi zituen, Bizkaia BBK Beken programan sar zitezen. Programa honen helburua goi mailako profesionalak sektore hauetako enpresa estrategikoekin batzea da: aeronautika, automobilgintza, big data, energia, silver economy edo finantzak.

Hogei segundoko spot bat egin genuen zinemetan eta telebistan emateko, programaren nazioarteko izaera, sektore interesgarriak eta inplikatutako enpresak erakutsiz.

Eta amaierako enuntziatu batekin: talentua Bizkaian geratzea nahi dugu.